Gastronomia

Gure herriko gastronomia, ardoari eta upategietara lotua doa, horrela urteko edozein arotan dasta dezakegu, txotxen gainean eginiko arkume txuletila gozo batzuek, egoki gozatutako patata eta txorizo, “Errioxar erako patatak” batzuen ondoren.

Gainera, harro gaude nahiko aitzineko plater baten, “Bolo” edo “Bolada” deitua, jabe izateaz. Plater hau arroza, patata, bakailaoa eta piper txorizeroekin eginiko nahasketa bat da. Plater hau, orain dela hamarkada batzuek bereziki mendema garaian jaten zen eta zehazki, upategietan ardoaren ekoizpen lanetan ari ziren garaian. Gaur egun, ohikoa da etxeetan jatea eta batez ere herriko festetan, enparantzan jende heldu koadrila batek prestatua, zeinak urtero plater hau dastatzea posible egiten duten.

Zurrakapotea eta arropea, Bartolome Deunaren festetan zehar upategietan jan-edanak izateko, upategietan egiten diren ardoaren bi eratorri dira.