Udaleko Instalazioak

Igerilekua

Udal igerilekuak ipar-mendebalderantz aurkitzen dira, 350 pertsonentzako edukiera dauka eta 4,500 metro koadroko azalera daukate instalazioak.

Instalazioak bi Igerileku ditu:

-Igerileku txikiak 8 metroko luzera eta 17 metroko zabalera ditu, sakontasunaren aldetik metro bat dauka igerilekua.

-Igerileku handiak 24 metroko luzera eta 12 metroko zabalera dauka, sakontasunaren aldetik 1,5 metro zonalde batetik eta 2,4 metro bestetik.

Instalazioek taberna-kafetegia dute, zeinetan instalazioaren gozamenerako eguneko sarrerak atera daiteke. Tarifak udaberriro aipaturiko instalazioen irekitzea baino lehen onartzen eta argitaratzen dira udaletxetik.

Frontoia

Lapuebla de Labarcako udal pilotalekuak 700 ikusle ahalmena du. Udaletxetik 100 metrotara dago, herriko erdi-erdian  kokatuta dago.

Frontoia orduetan aloka daiteke eta prezioak, 20€/ordua futbola jokatzeko eta 10€/ordua frontenis.

Gaztegunea

1998ko irailetik, udalerriko gazteei zuzendutako aisialdiko programa bat dago martxan. Horren bidez, beste helburu askoren artean, erantzuna eman nahi zaio zonaldeko aisialdi-gabeziari, eta, halaber, gazteentzako topagune eta erreferentzia ere bada.

Programa hasi zenetik oso emaitza onak lortu dira, eta egun, esan dezakegu programarekin aurrera jarraitu nahi duten 102 gazte inguruko taldea bildu dela.

JARDUERAK

–         Mahai-jokoak.

–         Olgetarako jokoak.

–         Joko didaktiko eta hezigarriak.

–         Aire zabaleko jokoak / joko tradizionalak.

–         Irteerak: Gabonetakoa eta ikasturtearen amaierakoa.

–         Tailerrak: sukaldaritza, adierazpen artistikoa, modelatzea, birziklatzea, lorezaintza, erantzunkidetasuna…

–         Txapelketak: mahai-futbola, ping-ponga, billarra…

–         Ospakizun bereziak: inauteriak…

–         DVD filmak.

–         Ordenagailuko joko hezigarriak.

–         Gabonetan kulturarteko astea ospatzen da, eta tailer eta jarduera ugari egiten dira.

LOKALA

Lokala handia da eta gune ezberdinetan banatuta dago: ordenagailuen eremua, olgetarako eremua (bertan daude mahai-futbola, ping-pongeko bi mahai eta bi billar) eta mahai-jokoen eremua.

Gainera, apalategi zabalak daude, eta bertan jokoak eta tailerrak egiteko material ugari dago.